XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitz-eraketa: lexiko-sorkuntzarako baliabideak

Horrela, esate baterako, sudurluze lauburu edo musuzikin konposizioen pean X-ek sudurra luzea du, X-ek lau buru d(it)u, X-ek musua zikina du edo dauka esaldiak daudela aitortu ohi da ia ahobatez.

5. Atributuzko konbinazioak

Hor leudeke, batez ere, zerrama, soldadulaguna... modukoak eta, agian, baita arkumea, Urumea... tipokoak ere.

Sail honen ezaugarririk nabarienak ondoko biok dateke: a) horrela sorturiko eraikuntzaren gunea ez da, menpekotasunezko izen-konposizioan bezala, bigarren osagaia, lehenengoa baizik: ardizakurra zalantza-izpirik gabe zakurra (eta ez ardia) den artean, zerrama zerria da batez ere; baina b) zerria izateaz gainera, ama ere bada: bigarren osagaia, kasu hauetan, oinarriko esaldi-eskeman lehen osagai horren atributu gisa diharduen substantibo bat da, azalgaineratzean adjektibo baten gisan substantibo ondoko lekugunera bildua dagoena.

6. Konposizio kopulatiboa

Atal honetan ondoko azpimultzo hauek bildu ohi dira gutxienez.

a) aita-amak seme-alabak aitona-amonak ogi-ardoak on-gaitzak tipoa: osagai biak substantiboak (edo substantibaturiko adjektiboak) dira.

Pluralezko erabilera bakarrik onartzen dute.

Oinarriko esaldi-eskemaren arabera eta edo ala bidezko klausula konjuntziozkoetatik eratorriak dirudite gehienean.

b) joan-etorri, harreman hartueman, salerosi salerosketa tipoa.

Azaleko eraikuntza bederen nominalizaturik ageri da.

Ez dauka, ordea, numero aldetiko murriztapenik.

c) txuri gorri, gazi geza, hori beltzak... modukoak.

Eta edo ala bidezko klausula konjuntziozkoetatik eratorriak dirudite lehen motakoek bezala, baina ez daukate numero aldetiko murriztapenik.

Osagai biek adjektibo gisa dihardute azaleko eraikuntzan ere konposizioaz hitzegiterakoan gehienetan tipo hauek aipatzen badira ere, sailkapen xeheago batek ondoko beste elkarketa-mota hauei ere erantzun beharko lieke: sinetsgogor, janerraz...

Eta, batez ere, auzigai handi bat dago, guzti honetan erabakizun: ea, alegia, sorreraz aski iturri diferentetik datozen hitz-andana ihartuak ere konposiziotzat hartu behar diren.

Hitz-andana ihartu izendapenaz, konkretuki, zera adierazi nahi da (...).